Aurrea hartu du emakumeetan San Juanek, asteburu biribila eginda
Batelerak ontziak asteburuko bi estropadak irabazi ditu, emakumeen Euskotren Ligakoak. Bigarrena, bietan, Hibaika izan da. Horrela, Getxon eta Zierbenan lortutako garaipenei esker, ligaren lehen postua irmo hartu dute arrosek, liga hori bukatzeko bi jardunaldi falta direnean. Ia eskura dute liga. beraz, baldin eta azken bi estropadetan Hibaikak perfekzioa lortzen ez badu.

Larunbatean, Getxon, ziabogara arte lehia oso estua izan zuten Oarsoaldeko bi traineruek. Ligaren protagonista nagusi, bakarrak ez esatearren, dira. Arrosek segundo bateko aldea atera zieten errenteriarrei, baina bigarren luzean aldea handitu, eta 10:46 denborarekin bost segundo atzean utzi zuten Hibaika (10:51).
Atzokoa are ikusgarriagoa izan zen. Lehen luzearen bilakaera larunbatekoaren berbera izan zen, ziabogan segundo bat aurretik sanjuandarrak. Baina itzulikoan errenteriarren ez zuten amore eman, eta azken paladara arte, azken olatura arte garaipena borrokatu zuten. Baina ezin. San Juanen asteburua zen, liga ia erabakita uzteko asteburua. Helmugan bi taldeek 10:29ko denbora egin zuten, baina 12 ehuneko kontra izan zituen Hibaiakk, hortaz, San Juanek, bitik bi asteburuan.
Santio Jaiak dira Pasai Donibanen. Bateleren bi banderek bat egin dute festarekin, hortaz, herrian arraunlariei egindako ongietorriak ikusgarriak izan dira. Behean dago bideo bat.
Hurrengo bi estropadak, azkenak, abuztuaren 16 eta 17an egingo dituzte, Zarautzen. Ederrak izango dira, ziur.