Albaolako kultur faktoriak ateak ireki ditu eta lehen bisitariak hartu, San Juan galeoiaren erreplika eraikitzeko lanak bertatik bertara ikusi ahal izateko. Galeoia eraikitzeko lanak bertatik bertara ikusi ez ezik, erakusketak eta artisauak lanean ikusteko aukera eskaintzen dute San Pedroko Ondartxoko ontziolan.
http://vimeo.com/99008638
http://berria.info/berriatb/2153/
Albaolako kultur faktoriak ateak ireki ditu eta lehen bisitariak hartu,
San Juan galeoiaren erreplika eraikitzeko lanak bertatik bertara ikusi ahal izateko. Galeoia eraikitzeko lanak bertatik bertara ikusi ez ezik, erakusketak eta artisauak lanean ikusteko aukera eskaintzen dute San Pedroko Ondartxoko ontziolan.
http://berria.info/berriatb/2153/
Albaolak beren proiektua sustatu nahi dutenentzat hainbat kolaborazio kanal prestatu ditu. Beren
museoaren lagun egiteko aukera eskaintzen dute, eta baita San Juan baleontziko erreplikaren
pieza bat babesteko edota
crowdfunding bidezko diru-ekarpena egiteko aukera ere.
Bisita, itsasoz
Albaola Faktoria itsasotik museora bertara sarbidea duen Euskal Herriko museo bakarra da. Honek bisitari balio gehigarri bat emateaz gain, ikuslearentzako erosotasuna ere ekarriko du. Autoak Trintxerpeko aparkalekuan utz daitezke, eta han bertan motora hartu Ondartxoko ontziolaraino joateko. Itsasoz eskaintzen duten ibilbidean, 10 minutuko ibilaldi polit bat proposatzen dute Pasai Donibane eta Pasai San Pedroko gune historikoetatik pasatuz. Udan zehar egunero egongo dira irteerak, ordu ezberdinetan.
Faktoria, udan, 10:00etatik 14:00etara eta 15:00etatik 19:00etara bisita daiteke, egunero.
Motora zerbitzua , Trintxerpetik Albaolara, abuztuak 31 bitartean ondoko
ordutegia izango du:
Trintxerpeko portutik irteerak: 10:00/11:00/12:00/12:45/15:00/ 16:00/17:00/17:45
Albaolatik irteerak: 11:30/12:30/13:30/14:00/16:30/17.30/18:30/19:00.
Lekua: Trintxerpeko kaian (Azti-Tecnalia parean)
Bisiten prezioak:
7,00 € Sarrera arrunta.
5,00 € 18 urtetik beherakoak, ikasleak eta langabetuak.
6,00 € pertsonako, 10 heldu baino gehiagoko taldeetan.
4,50 € pertsonako, 10 ikasle baino gehiagoko taldeetan.
25,00 € 10 eta 25 pertsona bitarteko taldeentzat gida bat kontratatzea.
0,00 € 6 urte baino gutxiagokoak.
%10eko deskontua ondorengo txartelen jabeei: kide ugariko familia, San Sebastián Card, Euskal Kostaldeko Museoak, Irrien Lagunak Kluba.
Oharra: Edozein deskontu izateko beharrezkoa da berau egiaztatzen duen txartela erakustea.
Aparkalekua: Trintxerpeko aparkalekuan autoa uztea gomendatzen dute, eta bertatik Faktoriara 15 minutuan oinez edo aparkalutik gertu dagoen motora zerbitzua erabiliz joatea. Motoran 10 minutuko bidaia dago Faktoriaraino.