Independentziaren aldeko ekitaldi politikoa antolatu du Orreagak Donibanen
Abuztuaren 15ean izango da ekitaldia, Independentzia ez da bozkatzen lelopean
778. urteko abuztuaren 15ean Orreagan izan zen guda oroitzeko ekitaldia politikoa antolatu du izen bereko taldeak egun horretarako Pasai Donibanen. 12:00etan izango da ekitaldia, plazan. Bertan jarriko duten oholtzan manifestua irakurriko dute taldeko bi kidek, eta jarraian, Orreagako gudan parte hartu zuten Pasaiako gudariei eskainia dagoen plakaren aurrean emango dute bukatutzat ekitaldia. Independentista guztiei bertaratzeko deia luzatu diete.
Abuztuaren 15ean izango da ekitaldia,
Independentzia ez da bozkatzen lelopean
778. urteko abuztuaren 15ean Orreagan izan zen guda oroitzeko ekitaldia politikoa antolatu du izen bereko taldeak egun horretarako Pasai Donibanen. 12:00etan izango da ekitaldia, plazan. Bertan jarriko duten oholtzan manifestua irakurriko dute taldeko bi kidek, eta jarraian, Orreagako gudan parte hartu zuten Pasaiako gudariei eskainia dagoen plakaren aurrean emango dute bukatutzat ekitaldia. Independentista guztiei bertaratzeko deia luzatu diete.
Orreagaren arabera, “ikasgai garrantzitsuak” atera daitezke Orreagako gudaz. Haien ustez, Orreaga behar du “euskaldunon abiapuntua, sorrera eta lehenbiziko ikasgaia”. “Nafar Estatua” berreskuratzea da Orreagaren helburua, eta horretarako “askatasuna irabaztea” ezinbestekotzat jotzen dute. “Demokrazia independentziarekin etorriko da edo ez da izango; inperialismoaren azpian ez baitago demokrazia posiblerik”, esan dute.