Oarsoaldean hobetsitako hogei proposamenak aztertzen ari dira teknikariak
Partaidetzako Aurrekontuak egitasmoak Oarsoaldeko bizilagunek hobetsi dituzten hogei proposamenak ezagutarazi ditu. Horien artean bost izan dira bozkatuenak: Lezotik Donibanera doazen bidegorrien sare konexioa hedatzea eta espaloiak zabaltzea; auzolan egitasmoak martxan jartzea, bereziki gazteak inplikatuta; nekazari gazteentzat nekazaritza lurren erreserba sortzea; eta gaixo psikikoen lan intregrazioa bultzatzeko lanpostuak sortzea.
Hogei proposamen aukeratu dituzte, baina askoz ere geheiago aurkeztu dituzte parte hartze prozesuetan Oairtzun, Pasaia, errenteria-Orereta eta Lezoko biztanleek, 378 guztira. Gipuzkoako Foru aldundiko teknikarien txanda da orain. Banan bana hogei proposamenak hartu eta aztertu egin beharko dituzte bideragarriak diren erabakitzeko. Horretan ari dira oraintxe, azterketa teknikoak egiten, hain zuzen ere.
Irailaren 30ean bilera
Azterketa teknikoak amaituta berriz, bideragarriak diren edo ez jakinaraziko dute teknikariak hilaren 20an. Hamar egun beranduago, irailaren 30ean, bilera egingo dute Lezoko Gezala aretoan 18:30ean, eta egun horretatik aurrera Oarsoaldeko bizilagunak bideragarriak diren hobetsitako hogei proposamenen artean, eskualdean 500.000 euro zertan inbertitu nahi dituzten erabakitzen hasiko dira.