EAJk salatu du udal gobernuak atez atekorako izan daitekeen mailegua eskatu duela

Udal Gobernu Taldeak inbertsioetarako eskatu dituen 321.329,30 euroak Trintxerpen lokalak erosteko erabiliko dituztela uste dute jeltzaleek Zehazki zertara bideratuko dituzten ez dakiten arren, susmoa agertu dute.

Udal Gobernu Taldeak inbertsioetarako eskatu dituen 321.329,30 euroak Trintxerpen lokalak erosteko erabiliko dituztela uste dute jeltzaleek Zehazki zertara bideratuko dituzten ez dakiten arren, susmoa agertu dute. EAJren arabera udal gobernu taldeak inbertsioetarako eskatu berri duen 321.329,30 euroko mailegua Trintxerpen eta San Pedron atez atekoa ezartzeko behar dituen lokalak erosteko izan daitezke. Hala egingo balute, erabakia ez litzateke jeltzaleen gustukoa, agertu  dutenez, “Bilduren lehentasun bakarra Pasaian atez ateko sistema ezartzea” delako. Azken urteotan egindako inbertsio guztiak atez atekora bakarrik bideratu dituztela salatu du EAJk. “Pasaia eta pasaitarren hobe beharrez, hori horrela ez izatea espero dut” salatu du jeltzaleen bozeramaile Nahikari Oterminek.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.