Oiartzungo pasakako txapelketak baditu finalistak

Iritsi da txapelak emateko ordua. Oiartzungo Eskuzko Pasaka III. Txapelketak baditu finalistak. Txapelketa historikoa izan da gainera, aurten, lehenengoz, emakumeek parte hartu dutelako lehia horretan. B bloketan jokatuko dituzte finalak. Lehen biak, emakumeena eta herri mailakoa, Iturriotz auzoko Santiyu Jaien barruan jokatuko dituzte, bihar arratsaldean (hilak 30, asteazkena, auzoko pilotalekuan). Lehenik emakumeena jokatuko dute, Ainhoa-Xole eta Izarne-Maite bikoteek. Ondoren, maila herrikoiaren finala (gizonak dira), Arruabarrena-Ezkurdia eta Ondaro-Mujika bikoteen artekoa. Lehiak 19:00etan hasiko dira emakumeak, 20:00etan herri mailakoak. Lehen Mailako lehiaren finala, ordea, xanistebanen barruan jokatuko da, abuztuaren 3an, 13:00etatik aurrera Kontzejupean. Esnal-San Sebastian eta Lizaso-Arruti bikoteak joango dira txapelaren bila. Finalerdiak Finaleko aurkariak erabakitzeko, aurreko asteburuan finalerdiak jokatu dituzte partaideek. Honakoak dira horien emaitzak, mailaz maila: Emakumeen Maila
  • Aranburu ahizpak 1 / Izarne-Maite 11
  • Aonhoa-Xole 11 / Galarza-Otamendi 1
Herri Maila
  • Kazabon-Etxeberria 3 / Arruabarrena-Ezkurdia 11
  • Amundarain-Zubeldia 2 / Ondaro-Mujika 11
Lehen Maila
  • Esnal-San Sebastian 13 / Eskudero anaiak 7
  • Nazabal-Zabala 7 / Lizaso Arruti 13
 
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.