Azken txanpan sartu dira Donibaneko Santio Jaiak
Gaur, ez daudenekin gogoratzeko eguna dute, eta bihar, berriz, San Inazio ospatuko dute, jaietako azkena Donibaneko jaiak azken txanpan sartu dira, eta San nazio bezperarekin batera, jai giroak gaina joko du berriz ere. Hamaika jarduera daude iragarrita gaurko eta biharko, jaiez gozatzeko asmoz hara hurbiltze den edonorentzat gozagarri. Hona egitaraua:
- 10:45 Haur lasterketa “Tratu ona nahi dut” lelopean, adingabeei tratu ona ematearen aldeko kanpainaren barruan.
- 2 maila izango dira: 6 urtetik 9ra eta 10 urtetik 14ra.
- Jarraian Hamaiketakoa.
- 11:15 Haurrentzako eskulan-tailerrak, jolasak eta puzgarria
- 12:30 Aparraren jokoa.
- 17:30 Dultzainero eta trikitilariak herrian zehar.
- 18:30 Herrien arteko Herri-kirol desafioa plazan.
- 20:00-21:30 Dantzaldia plazan Modestorekin.
- 21:30 Barrikote herrikoia plazan.
- 22:30 Euskal kantak, kantu kantari.
- 23:30 Zezensuzkoa.
- 00:00 Omenaldia eta aurresku herrikoia plazan.
- Jarraian Elektrotxaranga plazatik txosnetara.
- 00:00-02:00 Dantzaldia plazan Modestorekin.
- 01:00 Bull DJ-a txosnetan.
- 00:00 Musika Gazteluko txosnan.
- 07:15 Jaixkiperen eskutik kalejira txosnetatik abiatuta eta giroa sokamuturraren garaian.
- 08:00 Sokamuturra Donibane kalean eta Santiago plazan.
- 09:00 Itsas diana Konstantzia bandarekin. Ondoren herrian barrena ibiliko dira.
- 10:00 Kalejira txistulariekin.
- 12:00 Batelarien desfilea Meipitik Konstantzia bandarekin.
- 12:45 Batelarien ontziratzea eta estropada.
- Ondoren Batelarien zortzikoa eta sari-banaketa.
- 14:30 Batelari zein gainontzeko herritar guztientzat bazkaria plazan.
- 16:45 Karaokea eta dantza plazan.
- 19:00 Kontzertua Alabortzako kantinan.
- 20:00 Errimak Oinetan dantza ikuskizuna plazan.
- 20:30 Ezinduentzako afaria Aitona-amonen Aterpean, eta terrazatik suak ikusteko aukera.
- 21:30 Gazte eta helduen danborrada badian zehar Pasai txarangarekin.
- Aurten Bonantzatik alde zaharreko kaleetan barrena abiatuko da lehenik, eta badiatik ondoren.
- 23:00 Su-festa badian, Global Foc su-etxearen eskutik.
- Ondoren Danborrada kalean zehar eta ikurrinaren jaitsiera.