Hondarribiko aireportuaren balizko handitzeak Oiartzungo aire eremuan eragina izan dezake
Espainiako Gobernuaren Sustapen ministerioaren barruan dagoen Aviacion Civil erakundeak Oiartzungo Hirigintza Antolamendurako Plan Orokorraren (HAPO) kontrako txostena bidali du. Hori egiteko Hondarribiko aireportuaren balizko handitze bat argudiatu du, esanaz, azpiegitura handituko balitz, udalerriaren aire eremu oso-osoa beharko litzatekeela hegazkinek euren zeregina egin dezaten.

Egun, aireportuak Oiartzunen zati txiki baten beharra du bertako hegazkinek erabil dezaten (irtetzeko nahiz lurra hartzeko maniobrak egiteko, nahiz pasabide bezala). Eta udalak errekurritu egin du Aviacion Civilen txostena. Izan ere, aireportuaren handitzea oraindik onartua ez dagoen egitasmoa da, eta udalaren ustez horregatik ezin da HAPOaren kontrako iritzia eman.
Aire eremua (teknikoki, zorgunea) handitzeak ekarriko luke horren azpian, lurrean egin beharreko guztiei Espainiako Gobernuak eman beharko diela oniritzia.