Pasaiako kanpoko kaia, tiraderara
Egungo itsas zirkulazioa zein den ikusita "justifikatuta" ez dagoelako, Pasaiako Portu Agintaritzak kanpoko kaiaren egitasmoa albo batera uztea erabaki du, tiradera edo kaxoi batean sartuko du. Ez dute guztiz baztertu egitasmoa, baina bai, momentuz, alboratu, "egoera aldatzean berriz ere mahaiaren gainean jar daiteke".
Indarrean dagoen Plan Zuzentzailea “desfasatuta” dagoela iritzi dio portuak, eta berriak egungo kaiaren erabilera hartu behar duela kontuan, “bereziki Kaiko Herrerako eremuan portuaren beharren eta Pasaiako herritarren beharren ezinbesteko bateratzea” bilatuz
Egungo itsas zirkulazioa zein den ikusita “justifikatuta” ez dagoelako, Pasaiako Portu Agintaritzak kanpoko kaiaren egitasmoa albo batera uztea erabaki du, tiradera edo kaxoi batean sartuko du. Ez dute guztiz baztertu egitasmoa, baina bai, momentuz, alboratu, “egoera aldatzean berriz ere mahaiaren gainean jar daiteke”. Horrela, portuaren arabera, kanpoko kaiaren egitasmoa barruan zuen Plan Zuzentzailea “desfasatuta” dagoela uste du agintzaritzak. Horrela, portuaren jardunean aurrera egiteko “egungo espazioen gaineko gogoeta” egin behar dela esan du Ricardo Peña buru duen agintzaritzak, Gaur eman diztuzte horien guztien azalpenak, portuan bertan, ikusmin handia sortu duen agerraldian.
Horrez gain, ingurumena zaindu behar dela ere esan du Ricardo Peña agintaritzako presidenteak: “Ezin dugu merkantzia manipulatzen segitu orain 50 urte bezala”. Hori horrela, porturako plan berria egingo dute oraingoa erretiratuta, eta iritzi bilketa bat hasiko dute horretarako.
Uneotan portuko zirkulazioa %40 txikiagoa da iragarri zutena baino; gainera, ez dute uste izugarri haziko denik: hurrengo hamar urteetan 5 milioi tonatik behera ibiltzea espero dute —oraingo portuak 6,3ko gaitasuna dauka—. Kanpoko portuak, berriz, 17 milioi tonarako gaitasuna luke.
EAJko kidea da Peña presidentea. Aitortu du EAJk proiektuaren alde egin duela, “baina egoera honetan ezinezkoa da”. Dena den, Peñak ez du baztertu, “egoera aldatzen bada”, plana berriz hartzea eta EAJk horren alde egitea.
Portua-udalerriak harremana, eta Kaiko Herrera
Agintaritzak esan duenez, 2015era arteko plana garatzeko asmoa dute. Horren barruan, bertan parte hartzen ari diren agenteek nabarmendu dute azpiegituraren eta inguruko udalerrien artean “oreka” bilatzeko saiakera egin behar dela, “kai urbanoa denez, obligazioa da guretzat kolaboratzea Pasaia, Lezo eta Errenteriako udalerriekin, portuaren eta udalerrien arteko mugetan”.
Zentzu horretan, Portuko Plan Berezi berria egiteak, betiere Agintaritzaren arabera, “bereziki Kaiko Herrerako eremuan portuaren beharren eta Pasaiako herritarren beharren ezinbesteko bateratzea” zehaztu behar dela azaldu dute kaiko kideek.