Txotxongilo saioa, lorategietan
Txotxongilo Bideak biraren barruan, Ne me titere pas talde katalanak emanaldia eskainiko du asteazkenean, hilak 30, Kasino Zaharreko lorategietan. 19:00etan hasiko da eta ez da sarrera ordaindu beharko. Eguraldi txarra eginez gero, udaletxeko arkupeetara mugituko dute ekitaldia.
Programa, Tolosako Topic Nazioarteko Txotxongilo Zentroaren eta Hondarribiko Udalaren arteko elkarlana da. Beste bi saio programatu dituzte, abuztuaren 13rako eta 27rako.