Argazkia: Jone Garcia
Larunbatean (abuztuaren 2an), hasiko dira Oiartzungo jaiak, xanistebanak. Baina festak ofizialki hasi aurretik badira jai kutsuko ekitaldiak. Bero-bero iritsiko dira oiartzuarrak txupinazora. Honakoak dira ekitaldi horiek:
Hilak 31, osteguna
- 10:30. Kontzejupean, haurren esku pilota txapelketa herrikoiaren finalak, banaka.
- 19:30. Done Eztebe elizan, Harri Beltzaren musika jaialdia Lartaun Abesbatzarekin.
Abuztuak 1, ostirala
- 10:00etatik 14:00etara, Arizmendi Enea etxea ezagutzeko bisita gidatuak Iosu Mitxelenaren eskutik.
- 18:00. Arizmendi Enea etxearen lorategian, Oiartzun 2014 urtekariaren aurkezpena. Jarraian, Mugarri bildumako Oiartzungo txirrindulariak lana aurkeztuko dute, Joxe Mari Belokik eta beste batzuk idatzitakoa. Era berean, xanistebanetako kartel lehiaketaren irabazleei sariak emango dizkiete. Horren guztiaren ondoren, udaletxeko areto nagusian, artista oiartzuarren margolan eta eskulanen erakusketa zabalduko dute. Azkenik, herrian nabarmendu direnei omenaldia egingo die udalak.
- 19:00. Elorsoro kiroldegian, Aitor Txiki VII. Areto Futbol Txapelketako finalerdiak.
- 21:00. Eliza ondoko txosnan, saiheski jatea.
- 22:00etatik aurrera, Zo Zongo perkusio taldearen eta Los del Gas musikarien emanaldia. Lehenek Elizalde aldea girotuko dute, bigarrenek plazan kontzertua emango dute (00:00etatik aurrera). Herriko tabernariek antolatu dute musika festa hori.
- 23:00. Landetxeko plazan, kontzertua Saia, Jon Pe eta McOnak taldeekin.