Molinaoko kaian "behar bezala egin ez izana" sentitzen du Udalak
Errenteriako Udalak, Jose Manuel Ferradas Ingurumen eta Mendietako zinegotziaren bidez, Molinaoko zamalan deserosoak "izugarri sentitzen" dituela jakinarazi du. Ingurumen Sailak irailaren 25eko zamalanak deitoratu ditu.
Errenteriako Udalak, Jose Manuel Ferradas Ingurumen eta Mendietako zinegotziaren bidez, Molinaoko zamalan deserosoak “izugarri sentitzen” dituela jakinarazi du. Ingurumen Sailak irailaren 25eko zamalanak deitoratu ditu, nahiz eta “Pasaiako Portu Agintaritzak borondatea eta lanerako jarrera ona izan dituela aspaldian”. Horrela, badiako ingurumen egoera hobetzeko lan ildoetan parte hartu duela.
Hala ere, Ferradasek “atzerapauso” bezala ikusten du irailaren 25ean gertatutakoa, Errenteriako Udalak salaketa-inzidentzia bat jarri baitu Eusko Jaurlaritzan. Zamalanen arduraduna portuan normalean lan egiten duen enpresa dela jakinarazi du Ferradasek, eta bere ustez, agintaritzari dagokio prebentzio lanak egitea. “Gaindituta” zeuden egoeretara itzultzea “saihestu” behar dela uste du: “Portuko jarduera geroz eta berreskuratuagoa egon arren, ez da atzera egin behar ingurumen-neurrietan; neurri horiek eremuan eragin txikiagoa izatea eta portuko jarduera eta hiri-ingurunea hobe uztartzea dute helburu, eremu horretako bizilagunen osasuna inola ere alde batera utzi gabe”.