"Isilarazi nahi dutena ozen oihukatzen ari gara"

Auzokonposta egiteko izena emateko epea, astelehenean zabalduko dute

Alde Zaharra, Altamira, Aralar, Arretxene-Txulotxo, Lopene eta San Pedro-Pisbeko bizilagunek dute kanpainan parte hartzeko aukera.

Etxeko hondakinak konpost bihurtzeko interesa duten  sei auzotako bizilagunek astelehenean hasi eta hilaren 17ra bitartean izango dute izena emateko aukera. Horrenbestez, auzokonposta kanpaina hirugarren fasean sartuko da datorren astelehenean. Atez ateko Informazio Bulegora joan beharko dute horretarako, (Gurutze Santuaren plaza, 1) astelehenetik ostiralera 8:00etatik 13:30ak arte. Telefonoz ere ahalko dute izena eman interesdunek 943 52 15 38 telefono zenbakira deituta, edo posta elektroniko bidez. Alde Zaharra, Altamira, Aralar, Arretxene-Txulotxo, Lopene eta San Pedro-Pisbe auzoetan egingo du auzokonposta udalak. Izena emandako guztiekin, berriz, formazio saioa egingo du.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.