EMKEko Bandak 150. urteurreneko ospakizunekin jarraitzen du. Horrela, hilaren 25ean beste kontzertu berezi bat eskainiko du, oraingoan Easo abesbatzarekin batera. Fatimako Andre Mariaren parrokian izango da, 20:30etik aurrera.
EMKEk jakinarazi duenez, sarrerak
online eros daitezke jada. Kultur elkartearen bazkideek eskutitz bidez jasoko dute sarrerak non eta noiz eskuratu daitezkeen informatuz. Azken ordurako ez uztea gomendatu dute.