Bale bat ikusi dute Hondarribian

2012an ikusi zuten beste bale konkordun bat gure kostaldetik gertu, Donostian.

Balea, saltoka belaontzi batetik gertu

Balea, saltoka belaontzi batetik gertu

Bale konkordun bat (Megaptera novaeangliae) ikusi izan dute asteburuan Hondarribia eta Hendaia artean, jolasten. Zetazeo ugari bizi da Kantauri itsasoan, baita gure kostaldetik gertu ere, baina ez da hain normala bale konkordunak ikustea, gutxiago hain gertu. Irudiak sare sozialetatik hartuak dira. Atzo itsasora atera zirenek ikusi zuten balea, saltoka behin eta berriz, eta kontatu dutenez, ez zirudien balea arrantza eta kirol ontzien presentziagatik berdurtzen zenik.

Enara Marcos: “Baleak desagertzen badira, arrantzaleak ere”

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.