

Ziburun manifestazioa egingo dute larunbatean, 16:00etan hasita, bertan ikastola bat behar dela aldarrikatzeko. Oiartzungo autobusa 15:00etan aterako da herritik. Txartelak Haurtzaro Ikastolako idazkaritzan erosi behar dira. http://youtu.be/sfe_D_0bwyY

Azaroaren 18tik 22ra ospatuko dute Errenteria-Oreretan, Mikelazulo elkarteak antolatuta, "harresirik gabeko Euskal Herriaren alde". Gainera, hilaren 7tik 24ra Kolonbiako desplazatuei buruzko argazki erakusketa izango ikusgai elkartearen egoitzan.

Helduentzako abonu orokorrak zein familientzakoak dituztenek eska ditzakete. Hobaria %50ekoa izango da ikastaroetan, harpidetzaren titularrak ordaintzen badu, baldintza batzuk betetzen baditu.

Sozialistek ezkerreko koalizioak egindako kritikei erantzun die. Horrela, udal gobernu taldeak hartutako erabaki batzuk, oposizioan egongo balira, kritikatuko lituzketela egotzi diete sozialistek Ezker Anitzari. "Boterea ukitzearen ondorioz da", esan du Jose Angel Rodriguez udal taldeko bozeramaleak.

21:00etan hasiko da gaualdia, hitzaldi txiki batekin, eta maltak eta lupuluak ikusiko dituzte eta garagardoa nola egiten den azalduko diete. Ondoren, entsalada, ukondoa eta postrea afalduko dute.

Muga historikoak ezartzeko eskaera entregatu du gaur Pasaiako Udalak aldundian; mugen batzordeko kideak izan dira eskaria helarazten, Amaia Agirregabiria buru zutela. Herriko eragileei datorren astean emango diete mugen auziaren gaineko informazioa.

Proposamena onartua izan da oposizioak egindako hainbat emendakin aintzat hartuta; proposamena aurrera egin zezan alkatearen kalitatezkoa botoa beharrekoa izan da.

2002 eta 2009 urteen artean jaiotako haurrei zuzenduta daude tailerrak. Larunbatero izango dira, 16:30etik 18:30era. Tentsioa askatzen, musikarekin jolasten, igeriketan eta kirol egokituan aritzen ikasiko dute.

Gaztelaniazko literatura tailerra bilduko da astearte eta asteazkenean (hilak 4 eta 5), Zuloaga Etxean, 16:00etan. Julia Otsuka egile estatubatuarraren Buda en el ático liburua landuko dute.

Sabino Cuadrak hitzaldia emango du ostegunean, hilak 6, Kultur Etxean (Denda kalea). Arrojado a los leones liburua aurkeztuko du eta egungo egoera politiko eta sozialari buruzko bere ikuspegia azalduko du. 19:30ean hasiko da eta sartzea librea izango da.