Urrian trafikoaren gorakadari eutsi dio Pasaiako Portuak

Iazko urriko datuekin alderatuta azken hilabetean %15 egin du gora portuko trafikoak; guztira, aurtengo hazkundeak, %23, 91 gainditu du.

Azken hilabeteetako joerari jarraituz portuko trafikoak gora jarraitzen du. Portuak jakinarazi duenez, automobilen (%11,28) eta zerealen (%110,22) trafikoan izan diren gorakadak dira bereziki nabarmentzekoak. Arrantzan berreskuratzeko zantzuak igartzen direla diote Portuko iturriek. Zehaztu dutenez,  sardinaren harrapaketek  eragin dute, batez ere,  gorakada. Urtea bukatzerako, 3,4 milioi tona mugitzea aurreikusi du Portuak, iazko trafikoa %15 edo %20an hobetuz. Iaz 2,4 milioi tona merkantzia igaro ziren Pasaiako portutik.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.