Dragged Into Sunlight-ek joko du Mogambon, ostiralean
Liverpool-eko taldearekin batera, Ancient Emblem eta Bloody Brotherhood taldeek joko dute.
Bi kontzertu izango dira asteburuan Mogambon. Ostiralean, 22:00etatik aurrera, hiru taldek joko dute: Dragged Into Sunlight (Liverpool), Ancient Emblem (Bilbo) eta Bloody Brotherhood (Donostia). Kontzerturako sarrerak 7 euro balio du.
Larunbatean, berriz, Innputt eta Black Cat taldeek joko dute. Disko berria aurkeztuko dute lehenek, eta itzulerako kontzertua izango da bigarrenentzat.