Folk kontzertua antolatu du Itsas Mendik Bitartean taldearekin
'Bidean' diskoa aurkeztuko dute, ostiralean, Victor Hugo etxean.
Bitartean folk taldeak bere azken lana aurkeztuko Donibanen, hilaren 14ean, 20:00etatik aurrera. Itsas Mendi elkarteko txistulari taldeak antolatu du kontzertua, eta iragarri dutenez, Bitartean taldeko laukoteak “euskal musika eta argentinarraren arteko moldaketa berezi eta atsegina” sortu du bere azken lanerako.
“Herri musika lasaia” egitea da Bitartean taldearen ezaugarri nagusia. 2012 eratutako taldea da, eta bi urteko epea kontzertu ugari eman dituzte. Aurten Europan barrena ibili dira biran, eta Frantzian, Irlandan eta Galesen jotzeko aukera izan dute.
Taldea, Sebastian Ustarrozek (gitarra), Lara Mitxelenak (akordeoia eta txalaparta), Ixiar Jauregi (perkusioa eta ahotsa) eta Haritz Ezeizak (txistua eta alboka) osatzen dute.