Garaipen garrantzitsua erdietsi du Pasaiak, ederki izerditutakoa
1-0 irabazi dio Lagun Onak taldeari; zuri-gorrien kontrario zuzenak dira azpeitiarrak.
Defentsan tinko zelairatu ziren azpeitiarrak lehengo larunbatean Don Boscon, eta erasokor aritu arren kosta egin zitzaion Pasaiari kontrarioen atea zulatzea. Penaltiz sartu zuen gola Mikel Mazuelak, 85. minutuan, atezaina engainatuta.
Larunbateko partidan zuzendaritzako kide Josu Pagadizabalen ama zendu berriaren aldeko minutuko isilunea egin zuten.