Hamar golen errentarekin irabazi du Donibane Eskubaloiak
22-27 irabazi dio Gabaz Elgoibar taldeari, partidaren hasieratik nagusituta.
Nahiko erraz irabazi dio Donibane Eskubaloia taldeak Elgoibarreko Gabaz taldeari. Hamar golen aldearekin bukatu zen neurketa, baina arrosak partidaren hasieratik lortu zuten markagailuan aldentzea.
Erdiko posiziotan baja garrantzitsuak izan zituzten arren, alboko jokalari izan ohi den Haritz Perezek primeran estali zuen hutsunea. Bera izan zen larunbatean taldeko golegile nagusia, arrosentzat zazpi gol sartuta. Bost gol sartu zituen Jon Gajatek, 4na sartu zituzten Jon Zigandak eta Aritz Friasek, Jose Gonzalezek eta Aitor Resendek bina, eta bana Emilio Idoipek, Luis Agirresarobek, Ibai Borgesek, Zuhaitz Garridok, Kamel Abdik eta Iñigo Yagüek.