Indarkeria sexista eta xenofobiari buruzko hitzaldia San Pedron
Beste lurraldetan jaiotako emakumeek indarkeria sexista nola bizitzen duten aztertuko dute asteazkeneko hitzaldian.
Norma Vazquez de Liz Quintanak gidatuta indarkeria sexista eta xenofobia nola lotzen diren aztertzeko hitzaldia izango da etzi (hilak 12) San Pedroko Udal Aretoan. 17:00etan hasiko da saioa, eta 20:30ak arte iraungo du.
Pasaiako Udalaren Migrazio eta aniztasunaren eta Berdintasunaren arloek antolatu dute solasaldia, eta besteak beste, beste kulturetan indarkeriari aurre egiteko martxan izan diren estrategiak ezagutzera emango dituzte.