Kiroldegiko matrikula doan izango da 2014 urtea amaitu bitarte
Hondarribia Lantzen erakundeko kontseiluan hartu dute erabakia.
6.430 bazkide ditu Hondartza Kiroldegiak eta kopuru hori handitu nahi dute. Horregatik, abenduaren 31 arte bazkide egiten direnek ez dute matrikula ordaindu beharko, hilabeteroko kuota baino ez. Hondarribia Lantzen erakunde publikoko azken bileran hartu zen erabaki hori; iaz ere neurri bera adostu zuten urteko azken hiru hilabeteetan.