Kultur aniztasuna hartuko dute hizpide Luzuriaga Martxanek gaurko antolatutako tailerrean

Aniztasunetik eta kultur-artekotasunetik lan egiteko irizpideak aztertuko dituzte 19:00etatik aurrera Antxoko kultur etxean izango den tailerrean.

Luzuriaga Herri-Ola prozesuaren barruko azken tailerra egongo dute gaur Pasai Antxon. Psikologian doktore Victoria Mendozak eta Varina Claro kazetariak parte hartuko dute gaurko saioan. Aniztasuna eta kultura-artekotasun gaietan adituak, komunitate barruko gatazketan bitartekaritza bideratu ahal izateko gakoak azalduko dituzte. Gaurko tailerrarekin, azken batzar erabakitzailea baino ez da falta Luzuriaga Martxanek antolatutako Luzuriaga Herri-Ola prozesua bukatutzat emateko. luzuriaga, 2.batzarra
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.