Batzar irekiak antolatu ditu Pasaiako EH Bilduk
Antxon, larunbatean izango da batzarra; Trintxerpen hilaren 22an eta Donibanen eta San Pedron hilaren 29an.
EH Bilduk herritarrekin osatu nahi du datorren legegintzaldirako hauteskunde programa eta hori dela eta batzar irekiak antolatu ditu barruti guztietan. Lehen batzarra Pasai Antxon egingo dute, larunbatean (hilak 15), Antxoko Alkartetxean; Trintxerpen izango da hurrena, udal euskaltegian; azkenak egingo dituzte Donibaneko Victor Hugo Etxean, eta San Pedroko udal aretoan, hilaren 29an. Batzar guztiak 11:00etatik 13:00ak arte izango dira. EH Bilduren oinarriekin bat egiten duten pasaitar guztiei luzatu diete parte hartzeko deia.