Behobia-Donostia, eta Donostiako maratoia, biharko 'Kirolaz Blai' saioan

Eneritz Arbelaitz, Onintza Mitxelena, Aitzol Lasa eta Oialeku Alfaro korrikalariek euren testigantza emango dute FMko 107an.

Distantzia luzeko atletismo probak izango dituzte bihar hitz egiteko aitzaki Oiartzun Irratiko Kirolaz Blai saioan. Lehenik, aurreko igandeko Behobia-Donostia lasterketaren errepasoa egingo dute, eta ondoren Donostiako maratoiari begira (hilaren 30ean da) jarriko dira. Joxemi Lopez esatariak, Eneritz Arbelaitz, Onintza Mitxelena, Aitzol Lasa eta Oialeku Alfaro izango ditu estudioan lagun, 13:15etik aurrera, gai horietaz hitz egiteko. 20:30ean errepikatuko dute saioa.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.