Etxez etxeko laguntza zerbitzurako lan poltsa osatuko du Lezoko Udalak

Lan poltsan izena eman nahi dutenek bihartik hasi eta hilaren 21era arte izango dute aukera.

Etxez etxeko laguntza zerbitzua eskaintzeko lan poltsa osatu nahi du udalak, eta hori osatzeko epea zabaldu du. Bihartik hasi eta hilaren 21era bitartean aurkeztu behar dituzte eskabideak lan poltsa horretan parte hartu nahi duten lagunek Udal Informazio Bulegoan, astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 13:30era. Gutxienez 16 urte beteta eta eskola ziurtagiria izatea dira baldintza nagusiak. Oinarriak eta eskabide orria informazio bulegoan edo udalaren webgunean aurki daitezke. oinarriak_euskaraz eskaera
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.