Hilaren 18an hasiko dira Arditurriko txondorra egiten, hirugarrenez

Hilaren 29an piztuko dute, eta abenduaren 20an Olentzeroren Laguntzaileek egur ikatza aterako dute. Bisita gidatuak egin daitezke.

Ikazkinen lana ezagutarazteko helburuarekin, hilaren 18an hasiko dira egiten hirugarren urtez jarraian Arditurriko txondorra. Oiartzungo Udalaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Gipuzkoako Parketxe Sarearen ekimenez aurrera eramango dute jarduera. Hilaren 29an piztuko dute, eta egun horretarako egitarau berezia prestatu dute. Handik aurrera, bisita gidatuak egin daitezke bertara, abenduaren 20ra arte. Egun horretan aterako dute Olentzeroren Laguntzaileek egur ikatza bertatik. Kontuan hartzeko egunak Hilaren 18tik 29ra
  • Ikazkinak txondorra prestatzen ariko dira.
Hilak 29, larunbata. Txondorra pizteko festa.
  • 17:00etan, kalejira Arditurriko aparkalekutik Arbaraxkako zanpantzarrekin eta Haurtzaro Trikitilari Taldearekin.
  • 17:00-18:00, iazko txondorraren gaineko bideo emanaldia eta danbolinean erretako gaztainak, sagardoa, eta ura.
  • 17:30-18:00, talo tailerra haurrentzako Abaraxkaren eskutik.
  • 18:00-18:30, tobera eta bertsolariak.
  • 18:30ean, txondorra piztuko dute.
Abenduak 20, larunbata
  • 17:00etan, kalejira Arditurriko aparkalekutik Irrien Lagunekin eta Oiartzungo Dultzaina Taldearekin.
  • 17-30-18:30, haurrek Olentzeroren gutuna idazteko aukera izango dute, Abaraxkako kideen laguntzarekin. Olentzeroren postontzia bertan egongo da. Gaztain erreak, sagardoa eta ura egongo dira.
  • 18:30ean, Olentzeroren Laguntzaileak menditik jaitsiko dira, eta ikatza aterako dute.
Azaroaren 29tik 20ra
  • Txondorra piztuta egongo da, eta iazkoaren bideo emanaldiak ikusi ahalko dira. Gainera, Txondorra egunez egun erakusketa ikusteko aukera egongo da.
  • Talde bisita gidatuak egin daitezke, aurrez erreserba eginez, ondoko telefono zenbakietara deituz: 943 49 45 21 (turismo bulegoa) edo 943 49 50 69 (Arditurriko Parketxea).
 
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.