Kantu jirak kantuz alaituko ditu kaleak larunbatean
Kantu jira egingo dute larunbatean Lezon. Aiton Bordatik abiatuko dira 12:00etan eta Kailaden eta Kale Nagusian geldialdia eginda, Gurutze Santuaren plazan amaituko dute. Musika herrikoia maitatu eta bizitza osoan Euskal Herriko txoko guztietan kantatu diren abestiekin gozatu nahi duen orok duela lekua kantujiran esan dute antolatzaileek. Horretarako abestien kopiak Aiton Bordan, Aizpean eta Musika eskolan eskura daitezkeela esan dute.