Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
GizarteaHirigintzaKirola

Pasai Donibane-Koxtaperen beharrek, eta udalaren helburuek bat egin dute gaur

Hamar urteko lagapen hitzarmena sinatu dute gaur bi aldeek, beste bost urtez luzatzeko aukerarekin. Arraun taldeak hirukoiztu egin du bere instalazioen azalera aurrekoarekin alderatuz.

Urko Etxebeste Petrirena
Oiartzun,Pasaia
2014/11/11
Pilotalekua
Gimnastika gela
Pilotalekua
Aldagelak
Aldagelak

Foso edo zulogunea
Foso edo zulogunea
Ontzien biltegia
Ontzien biltegian, banderak
Donibaneko eraikin balioanitza
Eraikinaren goialdea da arona egokitzen hasi behar dutena

“Egun pozgarria da gaurkoa. Donibaneko eraikin balioanitza forma hartzen ari da”. Horiek izan dira Amaia Agirregabiria alkatearen lehen hitzak gaurko agerraldian, udalaren eta Pasai Donibane-Koxtape Arraun Elkartearen arteko akordioaren sinaduraren agerraldian, alegia. Lagapen formulan jasoko du eraikin horretako zati bat arraun taldeak, 10 urteko epeduna, bost urte gehiagoz luza daitekeena. Xabier Arraras kirol taldearen presidentearen hitzetan ere poztasuna nabaria izan da, “pozgarria da guretzat lan egiteko toki aproposagoa izango dugulako, askoz handiagoa, eta izugarri polita da. Egungoentzat eta etorriko direnentzat baliagarri izango da”. Agirregabiriak bereziki nabarmendu du Pasai Donibaneko arraun elkartean emakumeen kirola sustatzeko “hartu duen bide txalogarria”, eta eraikinaren erabilera Koxtaperi lagatzeak “Pasaiako, eta bereziki Pasai Donibaneko arraunari indar berria” emango diola adierazi du. Migel Mari Torrea Kirol zinegotziak, bere aldetik, esan du udalarentzat hitzarmen hori sinatzeko arrazoi nagusiena dela kirol jarduerak sustatzeko taldeak egiten duen lana, “udalean, eta Kirol eta Gazteria sailean, ‘kirola guztientzat’ ildoaren barruan lan egiten dugu, ez hainbeste lehiakortasunean edo eliteko kirolan. Beharbada Pasai Donibane-Koxtape azken arlo horretan da ezagunagoa, baina gazte eta nerabeen artean, Eskola Kirolan, edo udako kanpainan lan handia egiten du”. Bizitzeko ohitura osasungarriak bultzatzea ere apreziatu du udalak hitzarmena izenpetzeko orduan. Xabier Arrarasek, bestalde, aretoaren ezaugarriak goraipatzeaz gain, esan du lagapena izenpetzeko garaia ere “oso aproposa” izan dela, izan ere, Iberdrola ondoan zeuden behin-behineko instalazioak desagertzear direlako, Iberdrola ondoan izanda, eraitsi behar dituztelako. Aldi berean, eskerrak eman dizkie Arrarasek alkateari, Torreari eta Oihane Oronoz Donibaneko alkateordeari, “azken aldian azaldu duten gertutasun, eta gaia konpontzeko asmoagatik”. Instalazio berriak ahalik eta hoberen erabiltzeko konpromisoa agertu du Arrarasek, “ea emaitzak ere onak diren”. Donibaneko eraikin balioanitzaren kirol zati publikoa jada martxan dago, Donibane Eskubaloiak kudeatzen du, eta Jesus Pino bertako kideak esan du kiroldegitik eraikin berrira joateak onurak besterik ez dituela izan, bai erosotasunagatik, instalazioen ezaugarriengatik, eta gertutasunagatik. Horren seinale da aurreko urteetan kostata bete dituzten ikastaroek, aurten arrakasta handia izan dutela, itxaron zerrendak osatu arte. Bestalde, herritarren erabilerarako hainbat areto izango ditu eraikin horrek (liburutegia, bilera gelak, auditorioa…). Horri aurrerago ekingo diotela esan dute udal arduradunek, “lehenbailehen. Eraikinak osotasunean eginda dagoenean izango du indar gehien”. Gainera, alkateak esan duenez, Pasaiako biziberritzean beste urrats bat da Donibaneko eraikinarena, “herritarren eta herriaren beharretara egokituko den biziberritzea nahi dugu. Hau horren beste adibide bat da”. Ezaugarriak Pasai Donibane-Koxtape Arraun Elkarteak 150-200 kirolari mugitzen ditu egun. Horri erantsi behar zaio sortu berri den Oiartzungo Itsaslapurrak Arraun Elkarteak bertan entrenatzeari ekin diola, hortaz, beste 60-80 kirolari gehiagoren mugimendua dagoela —hitzarmena egion dute sanjuandarrek eta oiartzuarrek—. Hortaz, bere esku eraikin horretan 2.515 metro koadroko azalera duten instalazioak izatea oso positibotzat eman ditu Xabier Arrarasek, “lehen genuenaren azalera hirukoizten du honek”. Horrela, Arrarasek esan du instalazioak herri erdian egoteak jende gehiago animatuko duela arraunera, “zain egon gara eraikin hau noiz etorriko. Gauzak beti ez doaz batek nahi bezain arin, baina iritsi da eguna. Sasoi bukaerako sari antzekoa da”. 2.515 metro koadro horietatik, 1.514 beheko solairuan daude, konponketa tailerra eta ontzien biltegia dago bertan. Lehen solairuko 292 metro koadro kudeatuko ditu kirol taldeak, bertan baitaude administraziorako gelak eta emakumeen nahiz gizonen aldagelak. Bigarren solairuan, 462 metro izango ditu bere kargu Koxtapek zulogunearen (fosoa) eta gimnasioaren artean. Hirugarren solairuko 247 metro koadro izango dira kirol taldearentzat. Fosoa bereziki nabarmendu du Arrarasek, batez ere neguari begira. Izan ere 16 lagunek egin dezakete batera arraun foso horretan, “horrek esan nahi du horiek guztiek, eguraldi txarrarekin, entrenatu ahal izango dutela arriskutik kanpora”.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.