Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Hamar kilo hondakinetik zazpi birziklatzen dira Pasaian

Atez atekoa lau barrutietan ezarrita, %70eko birziklatze tasa gainditu da. Sistema berria, ekologikoki ez ezik, ekonomikoki ere errentagarria dela nabarmendu du udalak.

olatz mitxelena
Pasaia
2014/11/14
Udalak bere baliabideekin biltzen dituen lau frakzioak pisatuta, %70a baino gehiago birziklatzen ari dira Pasaian. Horixe da Pasaiako Udalak atez ateko sistema barruti osora hedatu eta hilabetera ezagutzera eman duen datua. 2012ko maiatzean, Pasaiako Udalbatzak birziklatze tasa %32tik %70era igaro behar zela adostu zuen gehiengo osoz, eta honenbestez, udalak betetzat eman du bere buruari ezarritako helburua, «erraz» gainditu dela nabarmenduz. Urriaren 2tik ari da udala herri osoko hondakinen lau frakzio sailkatuta jasotzen: organikoa, ontzi arinak, papera eta kartoia eta errefusa. Horiek pisatuta jakin dute %70 baino gehiago birziklatzen ari direla. Kopuru horri birziklagarri izanda udalak jasotzen ez dituen frakzioen kopuruak gehituta,–  beira, olioa, arropa erabilia, edota pilak kasu– birziklatze tasa Pasaian are handiagoa izango dela nabarmendu dute. 109.360 kilo organiko Urrian, Pasaiak 109.360 kilo hondakin organiko bildu dituela jakinarazi du udalak, eta datua aintzat hartzeko modukoa dela esan dute. Izan ere, udalaren iritziz, «ekologikoki bezala ekonomikoki ere errentagarria da errefusa zena organiko bihurtzea». Errefusaren tratamenduak tonako 144 euroko kostua duela jakinarazi du udalak; organikoaren tratamenduak, berriz, erdia balio du, hau da, 72 euro tonako. «Urrian bakarrik, hondakin organikoa bereizi eta birziklatzera eramateagatik udalak ia 7.800 euro aurreztu» dituzela nabarmendu dute. Zailtasunak aitortu Azken hilabetean San Pedroko eta Trintxerpeko bilketan akatsak izan direla aitortu du udalak, eta «arazoak konpondu eta sistema hobetzeko lanean tinko» ari direla jakinarazi dute. Zentzu horretan, herritarrei «ulermena» eskatu diete, eta bide batez, sistema berrira ondo moldatu diren herritarrak zoriondu dituzte. Aitzitik, «nahita gaizki egiten ari diren herritarrei» jarrera aldatzeko eskatu diete. «Poltsak lurrean utzita haiek atez ateko sistemari leporatzen dizkioten akatsak eta kalteak ari dira erreproduzitzen; kaleak zikintzen dituzte eta itsura zatarra ematen diote herriari», kexu da udala. Edonola ere, datuak eskuan, jarrera hori hartu duten herritarrak «gutxiengoa» direla argi dutela diote. Udalaren arabera, zakar poltsak lurrean utzita, «herrikideak dira kaltetuak», udalak birziklatuz aurreztu dezakeen dirua galdu ez ezik, ohiko bilketaz kanpo egin beharreko lanek, beste hainbat zereginetan atzerapena eragiten dutelako.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.