2014/11/14

Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren kontzertua, Amaian

Kontzertua ostiralean izango da, hilak 21, 19:30etik aurrera. Sarrerak salgai daude jada.

olatz mitxelena

Errenteria-Orereta musikaz beteko da datorren astean, Santa Zeziliaren gidaritzapean

Andra Mari abesbatzak eta EMKEko musika bandak, herriko beste hainbat musika eragilerekin batera, musikarien zaindariaren omenezko egitarau oparoa osatu dute datorren asterako.

Trintxerpen ari dira errodatzen 'Embarazados' filma, Paco Leon protagonista

Leonekin batera, Karra Elejalde, Alberto Amarilla eta Ernesto Sevilla ari dira lanean Juana Macias zuzentzen ari den bigarren film luzean. Gudarien Enparantzan dagoen saregileen eraikinaren barrualdean ari dira komediarako eszenak grabatzen.

olatz mitxelena

Atzerrian egindako ikasketak nola homologatu azalduko dute gaur Trintxerpen

Migratzaile diren herritarrei beren ikasketak baliozkotzeko aholkularitza eskaintzen die Bidez Bide elkarteak herriz herri burutzen ari den kanpaina ibiltariaren bitartez.

olatz mitxelena

Baratza ikuskaritza egingo dute astelehenean erabiltzaileen zalantzak argitzeko

Baratzen egoeraren jarraipena egitea da ikuskaritzaren helburua. Aurtengo azkena izango da asteleheneko ikuskaritza.

Musikalean, Santa Zezilia ospatzeko

Pasaiako musika eskolako trikitilariak eta txistulariak asteartean irtengo dira kalez kale

olatz mitxelena

Irun Ekintzan sariak banatuko dituzte asteartean

Hiru proiektu eta ideia bana sarituko dituzte, guztiak berritzaileak; Sari banaketa Ficoban izango da, 18:30etik aurrera.

olatz mitxelena

Pirritx, Porrotx eta Marimotots itsasora begira jarriko dira gaur, lagunekin, Pasaian

Pailazoek gaur estreinatzen dute beren azken lana, Albaolako Kultur Faktorian, Pasai San Pedron: 'Txo, Mikmak txikia' izenburupean, "egur hotsa eta egur usaina darien 18 kantuz osatutako CDa plazaratu dute. http://youtu.be/QFBQPzX_cl0

olatz mitxelena

Tourette sindromea dutenen aldeko jaialdia antolatu dute, Irrien Lagunekin batera

Jaialdia Tourette sindromea dutenen eta euren familien elkarteak, Afestta-k, antolatu du, Irrien Lagunekin batera. Hilaren 23an izango da Niessenen, 17:00etatik aurrera,

Bida Osoa plataforma aurkeztuko dute asteartean Oiasso museoan

Hamabi enpresek sortu dute plataforma "pertsonei emandako zerbitzuen sektorea indartzeko".

oarso bidasoko hitza

Hamar kilo hondakinetik zazpi birziklatzen dira Pasaian

Atez atekoa lau barrutietan ezarrita, %70eko birziklatze tasa gainditu da. Sistema berria, ekologikoki ez ezik, ekonomikoki ere errentagarria dela nabarmendu du udalak.

olatz mitxelena
Gehiago