Kontzertua ostiralean izango da, hilak 21, 19:30etik aurrera. Sarrerak salgai daude jada.
Kontzertuak Luis Marianori dedikatutako atala izango da, Joaquin Silgerok konposatutako
Euskal Herria interpretatuko baitute emanaldiaren hasieran. Jarraian, Johannes Brahms-en lehen sinfonia interpretatuko du orkestrak Iker Sanchez irundarraren zuzendaritzapean. Kontzerturako sarrerak 16 euro balio du –14 langabe eta 14 urtez azpikoentzat–.
Internetez eros daitezke, edota turismo bulegoan. Amaia kultur zentroan ere izango da erosteko aukera, egunean bertan.