Irun Ekintzan sariak banatuko dituzte asteartean
Hiru proiektu eta ideia bana sarituko dituzte, guztiak berritzaileak; Sari banaketa Ficoban izango da, 18:30etik aurrera.
Enpresa proiektu berritzaileak bultzatu asmoz sortu zituzten iaz Irun Ekintzan sariak. Aurtengo edizioan saritu dituzten proiektuak asteartean emango dituzte ezagutzera, sari banaketarekin bat, baina Sustapen ekonomiko arloko arduradun Miguel Angel Paezek aurreratu duenez, enpresen eta ekintzaileen proposamenak “kalitate handikoak” izan dira. Sarien bitartez, “Irunen ekintzaile gazteak egon badirela” ikusi dute antolatzaileek.
Sariketako enpresa finalistek beren proposamena defendatzeko aukera izan dute sariketarako propio antolatutako epaimahairen aurrean. Epaimahaia berrikuntzaren, hezkuntzaren eta enpresaren alorrean esperientzia handia duten profesionalez osatua dago.