Errenteria-Orereta musikaz beteko da datorren astean, Santa Zeziliaren gidaritzapean

Andra Mari abesbatzak eta EMKEko musika bandak, herriko beste hainbat musika eragilerekin batera, musikarien zaindariaren omenezko egitarau oparoa osatu dute datorren asterako.

Andra Mari abesbatzak eta EMKEko musika bandak, herriko beste hainbat musika eragilerekin batera, musikarien zaindariaren omenezko egitarau oparoa osatu dute datorren asterako. Jose Manuel Tife abesbatzako zuzendariak azaldu duenez, “hiriko musika adierazpen ia guztiak elkartuko gara asteartetik igandera”. Gainera, EMKEren bandak 150 urte bete dituela nabarmendu du. “Kulturan oso aktiboak gara”; zehaztu du.
Zikloaren aurkezpena

Zikloaren aurkezpena

Josu Mitxelena EMKEko lehendakariak, bere aldetik, errepaso txikia eman dio urteurrenari: “Urte gogorra izan da, baina polita. Iazko Pirritx eta Porrotx eta Oinarrirekin hasi ginen, eta datorren hilabetean bukatuko dugu. Datorren astekoa izango da azkeneko kontzertua, abendukoa dantzarekin uztartuko baitugu”. Iragarri duenez, Andra Marirekin batera emango duten kontzertuan, bandako bi zuzendariak eta abesbatzakoak zuzenduko dute. Julen Mendoza alkateak, bere aldetik, hirian “musika aberastasuna” dagoela adierazi du: “Oso dinamikoa da, eta harrobia du. Errenteria-Orereta erreferentea da kultura mailan, eta kanpoan erakutsi behar dugu hori”.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.