Jaialdia Tourette sindromea dutenen eta euren familien elkarteak, Afestta-k, antolatu du, Irrien Lagunekin batera. Hilaren 23an izango da Niessenen, 17:00etatik aurrera,
Sindromea gaixotasun arraroa da, eta gizartea sentsibilizatzeko asmoz, hilaren 23an dantzan oinarritutako ikuskizuna egingo dute Niessenen. Jaialdia Tourette sindromea dutenen eta euren familien elkarteak, Afestta-k, antolatu du, Irrien Lagunekin batera. Herriko hainbat eragilek ere hartuko dute parte dantzaldian, eta Errenteriako Udalak zein Gipuzkoako Foru Aldundiak babesa eman diote.
Tourette sindromea dutenen aldeko jaialdiaren aurkezpena
Guillermo Cannas Afesttako kidea da. Sindromeari buruzko xehetasunak azaldu ditu: “10.000 biztanletik bosti eragiten die gaixotasunak. Bost urterekin azaleratzen da sindromea, eta dopaminan, sudurreko gongolioetan eta abarretan arazoak ditugu. Horrek tik neurologiko eta fonikoak eragiten dizkigu”, azaldu du Cannasek. Gainera, antsietatea, depresioa, izaera aldaketak eta abar eragiten. Adierazi duenez, gaixoei ez ezik, ingurukoei ere eragiten die.
Anabel Arraizak, Irrien Lagunetako Ane Piratak, gaixotasuna gizarteratu behar dela uste du. Horretarako antolatu dute ekitaldia. Horrez gain, azaldu du Irrien Lagunek hamar elkarterekin batera elkarlanean aritzen dela. Zigor Etxeburua aldundiko Euskara Saileko arduradunak jakinarazi du elkartea 45.000 eurorekin laguntzen dutela, “nahiz eta euren lana ordainezina den”.
Sarrerak asteartean, ostegunean eta ostiralean eros daitezke, 18:00etatik 20:00etara. Asteazkenean 11:00etatik 13:00etara egongo da zabalik Niessengo lehiatila. Bost euro balio dute.