Magostoa ospatuko du gaur Pasaiako galiziarren komunitateak Trintxerpen; 16:00etatik aurrera, bertako pilotalekuan, gaztainak ez ezik Galiziako jaki tipikoak dastatzeko aukera zabala izango da.
Egun handia dute gaur galiziar jatorriko pasaitarrek. Urtero legez, danbolinaren ondora bilduko dira, beren jaioterrietan sustrai sakonak dituen ohitura baten bueltan, Magostoa. Udazkenari ongietorria emateko festa da, urtero ospatzen dutena Fato Culturak Galego elkarteak antolatuta.
Datozen egunetan ere izango dira ere
jarduera gehiago Mogostoari lotutakoak. Tartean, itsasoan zendutako arrantzaleen alde bihar egingo duten omenaldia, San Pedroko Torrean, eguerdian.