
Soinuenea Fundazioak XIII. Herri Musikaren Jardunaldiak antolatu ditu; 'Intonazioak eta kantu tradizionala' da aurtengo gai nagusia.

Barrezko eta beldurrezko film laburrak ikus daitezke gaur, zine erakustaldiaren XVI. aldiko lehen eguneko emanaldi bikoitzean; lehiaketarako lanen erakustaldiak astelehenetik ostiralera izango dira; lehengo ostegunean euskaltegietako ikasleek euskarazko bost film labur ikusteko aukera izan zuten, aurtengo Mintzagun saria erabakitzeko.

Herriz herri sortutako batzordeetako kideen aurrean, Gure Esku Dinamikak ikasturterako asmoak aurkeztu ditu gaur goizean Ficoban; ekainaren 20rako ezarri dute hurrengo erronka. http://youtu.be/NpkSSc0N8Rs

Irungo alkate Jose Antonio Santanok adierazi duenez banketxeak egoera ulertu eta enkantea atzeratzea eta etxea enkantera ez ateratzeko baldintzak berriro negoziatzea onartu du.

Abenduaren 20ra arte egongo da piztuta. Jai giroan piztuko dute: Abaraxka Ibiltariaren kalejira, Haurtzaroko trikitilariak, bideo emanaldia, talo tailerra haurrentzat, toberajoleak eta bertsolariak izango dira Arditurrin. Gaztaina eta sagardorik ez da faltako.

Magostoa ospatuko du gaur Pasaiako galiziarren komunitateak Trintxerpen; 16:00etatik aurrera, bertako pilotalekuan, gaztainak ez ezik Galiziako jaki tipikoak dastatzeko aukera zabala izango da.

Musikalean egitasmoan parte hartuko dute zazpigarren urtez, Santa Zezilia Eguna dela eta. Euskal Herriko Musika Elkarteak antolatu du, eta guztira 50 eskolak eta 1.800 ikaslek hartuko dute parte.