Bi autobus irten ziren larunbatean Donibanetik Aritxulegira bidean; Aranzadiko astronomi sailekoen laguntzaz, konstelazioak ikusi eta planisferioa erabiltzen ikasi zuten Itaia Kolektiboak antolatutako azken Baxurde Parrandan izan zirenek.
Harrera oso ona izan zuen Donibanen Itaia Kolektiboak antolatutako azken Baxurde Parrada. Aiako Harritik izarrak begiratzeko gonbiteari erantzunez bi autobus bete zituzten. Arratsaldean irten ziren Aritxulegira bidean, Meipitik, eta hara iritsi eta berehala altxorraren bila aritu ziren txikienak. Ondoren, Joxe Mari Carrereren ipuinak entzuteko aukera izan zuten, bordaren epelean, sutondoan. Azkenik, iluntzearekin batera, izarrei begiratzeko parada izan zuten. Aranzadiko Astronomia Sailaren laguntzaz, eta haiek utzitako teleskopioarekin, izar taldeak kokatzen eta izendatzen aritu ziren.