Donibane Eskubaloiak nagusitasun osoz irabazi du, lidergoa berreskuratuz
33-17 irabazi dute Leizaran Ernio taldearen kontra, zelairatu eta berehala nagusitasuna frogatuz.
Partidaren lehen minututik nagusitu zen Donibane Eskubaloia zelaian, eta atsedenaldirako 9 golen errenta lortu zuen taldeak. Jesus Pino entrenatzaileak abantaila baliatu zuen minutu gutxi izan ohi dituzte jokalariak zelairatzeko. Hauek lehen zatian titular izan ohi diren jokalarien lan txukunari segida eman eta 16 golen aldea lortu zuten partidaren bukaerarako. Honenbestez, eta beste bi puntu gehituta sailkapenaren buruan dira beste behin sanjuandarrak.
Ondokoak larunbateko partida jolastu zuten jokalariak eta sartu zituzten golak: Haritz Perez (6), Jon Gajate (5), Iñigo Nogues (4), Aitor Resende (3), Javi Fernandez (3), Emilio Idoipe (3), Luis Aguirresarobe (3), Iñaki Gonzalez (2), Aritz Frias (2), Ibai Borges (1), Jon Ziganda (1), Zuhaitz Garrido, Kamel Abdi eta Iñigo Yagüe.