Ekarpenak jaso nahi ditu Harremantxok, "Euskal Herria feminista eraikitzeko"
Lehengo ostegunean aurkeztu zituzten Pasai Antxon Euskal Herriko Emakume Abertzaleen VI.Topeketak: aurkezpenean irudikatutakoak, Azokan jarri dituzte erakusgai, eta baita bideoan zabaldu ere.
http://youtu.be/Fmj6w4hBg6s
Euskal Herriko Bilgune Feministak VI.Topaketa Feministak antolatu ditu datorren abenduaren 13rako, Ondarroan. Topaketa horien begira, aurkezpena egin zuen lehengo astean Harremantxok Antxon. Aurkezpen horretan “etorkizuneko Euskal Herria feminista eraikitzeko gakoak” aztertu zituzten, eta ondorioztatutakoa irudikatu eta Azokan jarri dute ikusgai. Ekarpenak egiteko deia zabaldu du Harremantxok taldeak, eta Ondarroako
topaketetarako izena emateko deia zabaldu.