Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Andonaegiko zelaiaren belar artifiziala aldatuko dute

Lanak bihar hasiko dira; futbolean jokatzeko ez ezik, belar hockeyan aritzeko ere balioko duen belar mota jarriko dute; Bide batez, Azkueneko kirol pistaren lurra berrituko dute; altuera motzeko belar artifiziala izango du zelai eraberrituak.

olatz mitxelena
Pasaia
2014/11/18
Bost asteko iraupena izango dute zelai eraberritzeko lanek, betiere eguraldiak laguntzen badu. Pasaiako Udalak finantzatuko ditu lanak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzaz. Lanek  138.183,33 euroko aurrekontua dute, eta Fieldturf Poligras enpresak egingo ditu. Udalak jakinarazi duenez jarriko duten belar artifizial berria espresuki Andonaegiko zelairako diseinatutakoa da. Belar hockeyrako eta futbolerako balioko duen belarra diseinatzeko eskatu diote enpresari, eta zehaztu dutenez, frogak egiten aritu dira, belarraren zoruak behar duen hondar eta kautxu portzentajea egokia izan dezan. Belarrak 40 milimetroko luzera izango du. Bestelako berritze lanak Belarra ez ezik, ureztatze-sistema ere aldatuko dute, joko-zelaitik ateratzeko. Horrez gain, futbol 11ko bi ateak aldatuko dituzte, ate finkoen ordez, ate eramangarriak jartzeko, beharra dagoenean erraz aldatu ahal izateko moduan. Hockeyan jokatzeko ateak ere berriak jarriko dituzte. Halaber, harmailetan, plastikozko aulkiak jarriko dituzte egungo porlanezko harmailen gainean. Azkueneko pistan ere belar artifiziala jarriko dute. Zehazki zentimetro bateko belar artifizial urdina jarriko dutela iragarri duten.  Pistak berritu ondoren, erabilera areagotzea da udalaren asmoa. Egunez pista zabalik egongo dela zehaztu dute, edonork erabili ahal izateko. Gauez, berriz, pistako atea ixtea aurreikusi dute. Lanak bitartean lekualdaketak Gaur egun 20 talde inguruk erabiltzen dute Andonaegiko zelaia. Talde horiek guztiek beste zelai batzuk erabili beharko dituzte lanak bukatu bitartean. Futbol talde nagusiek Don Boscoko futbol zelaia erabiliko dute eta Lezoko Plazeta edota Errenteriako Beraun eta Fanderia ere erabili ahal izango dituzte. Futbol taldeetako maila txikietako jokalariak, berriz, Aranederreko pistetan, frontoian edota, lanen arabera, Azkueneko pistetan entrenatu ahal izango dira. Azkenik, belar hockeyko taldeek Donostiako instalazioak erabiltzen jarraituko dute, Andonaegiko lanak bukatu artean. Belar artifiziala jarriko duen enpresak, gainera, bost urtez hartuko ditu bere gain zelaiaren mantentze-lanak.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.