Gaur, Donibanen izango dira haur eta gazteentzako jarduerak; bihar, Antxon, etzi, San Pedron, eta etzidamu Trintxerpen.
Boogie Band, Trapa & The Turboexit eta Aborigen taldeek joko dute Trintxerpeko Azkuene kaleko aretoan, 5 euroren truke. https://www.youtube.com/watch?v=AWAYJKrOnl8
Gaur hasiko da XXXII. zikloa. Fatimako Andra Mariaren elizan izango da kontzertua, 20:00etatik aurrera. Errenteria Musikaleko orkestrak hiru pieza joko ditu, Sergio Zapirainen zuzendaritzapean, eta bandak beste hainbeste, euskal dantzako ikasleekin batera. Jon Berruezok zuzenduko ditu.
Halaxe adierazi du gaur goizean Porrotxek, Txo, Mikmak txikia diskoaren aurkezpenean. Albaolako Kultur Faktorian aurkeztu dute Pirritx, Porrotx eta Marimotos pailazoek beren azken lana, grabazioan zein ikuskizunean parte hartu duten hamarnaka lagunez inguratuta. Albaolaren proiektua Euskal Herrian zehar ezagutzera ematea da asmoa, eta horretarako elkartearen ereserkia ere sortu dute. http://youtu.be/DH9T3FzCu8E
Lanak bihar hasiko dira; futbolean jokatzeko ez ezik, belar hockeyan aritzeko ere balioko duen belar mota jarriko dute; Bide batez, Azkueneko kirol pistaren lurra berrituko dute; altuera motzeko belar artifiziala izango du zelai eraberrituak.
Udaletxeko pleno aretoan egingo dute lezoarrek emanaldia, 19:00etan hasita.
Gaurko emanaldiak, Trintxerpeko alkateordetzan, Donibaneko Victor Hugo etxean eta Antxoko kultur etxean izango dira, guztiak, 20:00etatik aurrera.
Anfibioentzat urmaela sortu du Aranzadik Lezon, Olatzar errekaren ertzean eta baita horientzako gordelekuak egokitu ere.