Euskal kulturaren aurpegi oso ezagunak inguratuta aurkeztu dute gaur Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek beren azken diskoa. Kirmen Uribe, Alaia Martin, Amets Arzallus, Beñat Gaztelumendi, Sorkun, Kaki Arkarazo, Xabi Zabala, Uxue Alberdi, Eñaut Elorrieta,… horiek eta izen handiko beste lagun asko izan dira gaurko aurkezpenean. Xabi Zabala musikariak esan duenez, 100dik gora lagun parte hartu dute diskoaren grabazioan, eta beraiei azaldu die esker ona , “diskoaren arima eta bihotza beraiek direlako”.
Porrotx izan da aurkezpenean hitza hartzen lehena, eta berak azaldu du Albaolaren proiektua aukeratu izanaren zergatia. Esan duenez,
Oarso Irriak taldearen bitartez –hauek ere kolaboratu dute diskoan– izan zuten proiektuaren berri, eta berehala harekin maitemindu, “Albaola korrontearen kontra” dabilen elkartea delako, “nondik gatozen begiratu eta aurrera begira ari delako, beste mundu bat eta beste Euskal Herri bat posible dela aldarrikatuz”. Zentzu horretan, Albaola pailazoek amesten duten Euskal Herriaren lagintxo bat dela esan du Porrotxek.
Alboalaren ereserkia
Diskoan 19 kantu bildu dituzte, eta tartean dira, besteak beste, Manu Chaoren bertsio bat, haren laguntzarekin sortutakoa, eta baita
Maite Zaitut kantu entzutetsuaren ingelesezko bertsioa. Baina, berezietan bereziena, Albaolarentzako propio sortutako
ereserkia da. Pailazoek esan dutenez, eskola eta ikastoletan zabaldu nahi dute ereserkia, eta Albaolara bisitan joango diren ikasleei proposamena luzatu die, ereserkirako propio landu duten koreografia ikasi eta Albaolan bertan dantza dezaten.
-
-
-
-
-
-
Pailazoak Albaolan, diskoaren aurkezpenean
-
-
-
-
Albaolako lagunak ikuskizunean protagonista
Alboalaren proiektuan oinarrituta sortu duten ikuskizuna 60 minutu inguruko iraupena duela iragarri du Pirritxek, eta ikuskizuneko protagonistak, Albaolako kideak direla argitu Porrotxek. Roke pertsonaiak, esaterako, Xabier Agoteren papera izango du eta Erme Pedrosok ere badu bere pertsonaia Txo mikmaka protagonista nagusi duen ikuskizunean.
Albaolako kideak, bere aldetik, esker ona agertu diete pailazoei. Agotek aitortu duenez, aspalditik dira pailazoen jarraitzaile, eta
Katxiporretari beren alde egindako apustua inoiz ezingo diotela nahikoa eskertu adierazi du.