Udaletxeko pleno aretoan egingo dute lezoarrek emanaldia, 19:00etan hasita.
Lezoko Orratx! Antzerki Taldeak Harian lanaren emankizuna egingo du Oiartzungo udaletxean igandean, 19:00etatik aurrera. Oiartzungo Antzerkizale Elkarteak antolatu du ekitaldia, bere programazioaren barruan.
OARSO BIDASOKO HITZA-k bertara joateko bi sarrera zozkatzen ditu. Zozketa horretan parte hartzeko bi modu daude: lehena 943 34 03 30 telefono zenbakira deitu eta parte hartzeko datuak ematea, bigarrena
HITZA-ren webgunearen bitartez parte hartzeko eskaera egitea.