Ikuskako eskaintzan, gaur, lehiaketarako bost film labur
Gaurko emanaldiak, Trintxerpeko alkateordetzan, Donibaneko Victor Hugo etxean eta Antxoko kultur etxean izango dira, guztiak, 20:00etatik aurrera.
Zinemaren festa bete betean da Pasaian. Lehengo larunbatean inauguratu zuten Trintxerpen film laburren erakustaldiaren XVI. aldia, eta atzoz geroztik sekzio ofizialeko emanaldiak martxan dira. Atzo proiektatu zituzten lehiaketarako lehen bost lanak, eta gaur da bigarren emanaldia. Filmak, Trintxerpeko alkateordetzan ez ezik, Donibaneko Victor Hugo etxean eta Antxoko kultur etxean ikus daitezke lehenbizikoz.
Gaurko programazioan
El pastel (Bizkaia),
Closet (Malaga)
Cuerdas (Bartzelona),
Homeland (Gipuzkoa),
Mal de sangre (Bartzelona),
You&me (Madril).