Oiartzungo Udala, EAJren aldizkariaz: "Ez nahastu herritarrak"
Oiartzungo Udalak oharra egin du, herriko EAJ egunotan banatzen ari den Zurekin Oiartzun aldizkariaren gainekoa. Batetik esan du aldizkari horrek ez duela harremanik udalarekin, “banaketa egiteko orduan jeltzaleak udal aldizkaria banatzen ari direla esaten ari diren arren”. EAJk hori egiten duen bigarren aldia dela ohartarazi du udalak.
Bestetik, “herritarrak ez nahasteko” eskatu dio udalak EAJri, “bai banaketaren orduan, bai edukiak lantzeko orduan, gezurrak esanaz”.