Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

"Albaola guk amesten dugun Euskal Herriaren lagintxo bat da"

Halaxe adierazi du gaur goizean Porrotxek, Txo, Mikmak txikia diskoaren aurkezpenean. Albaolako Kultur Faktorian aurkeztu dute Pirritx, Porrotx eta Marimotos pailazoek beren azken lana, grabazioan zein ikuskizunean parte hartu duten hamarnaka lagunez inguratuta. Albaolaren proiektua Euskal Herrian zehar ezagutzera ematea da asmoa, eta horretarako elkartearen ereserkia ere sortu dute. http://youtu.be/DH9T3FzCu8E

olatz mitxelena
Pasaia
2014/11/18
Euskal kulturaren aurpegi oso ezagunak inguratuta aurkeztu dute gaur Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek beren azken diskoa. Kirmen Uribe, Alaia Martin, Amets Arzallus, Beñat Gaztelumendi, Sorkun, Kaki Arkarazo, Xabi Zabala, Uxue Alberdi, Eñaut Elorrieta,… horiek eta izen handiko beste lagun asko izan dira gaurko aurkezpenean.  Xabi Zabala musikariak esan duenez, 100dik gora lagun parte hartu dute  diskoaren grabazioan, eta beraiei azaldu die esker ona , “diskoaren arima eta bihotza beraiek direlako”. Porrotx izan da aurkezpenean hitza hartzen lehena, eta berak azaldu du Albaolaren proiektua aukeratu izanaren zergatia. Esan duenez, Oarso Irriak taldearen bitartez –hauek ere kolaboratu dute diskoan– izan zuten proiektuaren berri, eta berehala harekin maitemindu, “Albaola korrontearen kontra” dabilen elkartea delako, “nondik gatozen begiratu eta aurrera begira ari delako, beste mundu bat eta beste Euskal Herri bat posible dela aldarrikatuz”. Zentzu horretan, Albaola pailazoek amesten duten Euskal Herriaren lagintxo bat dela esan du Porrotxek. Alboalaren ereserkia Diskoan 19 kantu bildu dituzte, eta tartean dira, besteak beste, Manu Chaoren bertsio bat, haren laguntzarekin sortutakoa, eta baita Maite Zaitut kantu entzutetsuaren ingelesezko bertsioa. Baina, berezietan bereziena, Albaolarentzako propio sortutako ereserkia da. Pailazoek esan dutenez, eskola eta ikastoletan zabaldu nahi dute ereserkia, eta Albaolara bisitan joango diren ikasleei proposamena luzatu die, ereserkirako propio landu duten koreografia ikasi eta Albaolan bertan dantza dezaten.

Txo, Mikmak txikia4
Pailazoak Albaolan, diskoaren aurkezpenean


Albaolako lagunak ikuskizunean protagonista Alboalaren proiektuan oinarrituta sortu duten ikuskizuna 60 minutu inguruko iraupena duela iragarri du Pirritxek, eta ikuskizuneko protagonistak, Albaolako kideak direla argitu Porrotxek. Roke pertsonaiak, esaterako, Xabier Agoteren papera izango du eta Erme Pedrosok ere badu bere pertsonaia Txo mikmaka protagonista nagusi duen ikuskizunean. Albaolako kideak, bere aldetik, esker ona agertu diete pailazoei. Agotek aitortu duenez, aspalditik dira pailazoen jarraitzaile, eta Katxiporretari beren alde egindako apustua inoiz ezingo diotela nahikoa eskertu adierazi du.          
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.