Santa Zezilia ospatzeko zita bikoitza, igandean, Trintxerpen

Eguerdian Illunbe Musika Bandaren kontzertua izango da Serafin Esnaola plazan, eta arratsean kontzertu korala Karmengo Amaren parrokian.

Santa Zezilia iristearekin batera musikaz bete dira kaleak. Igandean, Trintxerpen, bi kontzertu izango dira. Lehena, 13:00etan, Ilunbe Musika Bandaren eskutik. Fran Berraren zuzendaritzapean, besteak beste, Manciniren, eta Beobideren piezak interpretatuko dituzte Serafin Esnaola plazan. Arratsaldean, berriz, abesbatza gazteen txanda izango da. Saioa Ruizek eta Imanol Elizasuk zuzenduta, Pasaia Txiki, Pasaia Txikitxoak, Pasaitxo, San Luis Abesbatza, Illumbe eta Ibaiertz Abesbatza, Pasaia Gazte Abesbatza eta Pasaia Abesbatza koruek kantatuko dute Karmengo Amaren parrokian, 18:00etatik aurrera.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.