Euskalgintzaren jaia, Lau Haizetaren egoitzan
Batzarra egingo du datorren astean Lau Haizetara Euskaltzaleon Topaguneak. Larunbatarekin, hilaren 29an, deitu dute eta bazkide guztiak deitu dituzte bertan parte hartzera. Besteak beste kargu aldaketa egingo dute batzar horretan eta elkartearen izen aldaketaz ariko dira. Izan ere Euskaldunon elkarte izatetik, Euskaltzaleon Topagune izatera pasa da Lau Haizetara. Ikasturterako prestatua duten plangintza ere azalduko diete bazkideei larunbateko batzarrean.
12:00etan hasiko da batzarra Lau Haizetararen egoitzan, Pablo Iglesias kaleko 11. zenbakian (Merkatuzar ondoan).